XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin baino gehiagotan aipatu eta gomendatu da beste purismo-suerte bat ere, hots, itzuliken purismoa ().

Hau zen Larrekok, esate baterako, maite eta gomendatzen zuena (12) Aingeru Irigarai-ek egindako bilduma), 155 orrialdean.

Baina, egia esan, aurreneko biak izan dira gure artean ildorik sakonena utzi dutenak.

Bai. Gure literaturan purismoak leize bat zabaldu du.

Leize horren sakona eta zabala neurtzeko, gure euskal liburuak eskutan hartu besterik ez dago: alde batetik (eta urrunago joan gabe), XVIII eta XIX. mendeetako euskal liburuak, eta, bestetik, gure mendekoak.

Eman dezagun, konparaziorako, Kardaberaz edo Gregorio Arrue, eta gure mendeko Txomin Agirre, Lizardi edo Orixe.

Zahar haien eta berri hauen artean leize ikaragarria dela ezin uka.

Garbizaletasunak egiten du leize hori, hitzen eta joskeraren garbizaletasunak (eta konparazioa egiteko ez ditut puntako kasuak hartu).

Euskara bat mila aldiz garbiagoa, puristagoa darabilte gure mendeko idazle horiek.

Ez dugu uste, ordea, joera hau nagusitzearekin dena irabaztea izan denik.

Euskaldun arruntarentzat irakurtzen zailago bihurtu dira euskal liburuak.

Beste hitzez esanik, euskal literatura elite batentzat gelditu da eta orduan herriaren bide zabala erdarak hartu du.

Trukaketa negargarria benetan.

Azter dezagun, ordea, purismoaren auzia orokorrean harturik eta hotz-hotzean.

Purismoak badu alde bat ona eta onargarria.

Hau ezin ukatua da eta lanoki aitortu behar da.

Izan ere, zer nahi du purismoak berez eta neurriz kanpoko ertz horietara heltzen ez denean?.

Hizkuntzaren nortasuna eta identitatea zaindu, gehiegizko nahaste eta aldaketatik hizkuntza gorde.

Honelako joera bat hizkuntzan guztiz da gomendagarri, behar den neurritik pasatzen ez den bitartean.